Aritz Juaneneak partida zaila irauli zuen Segurolarekin batera.
Lehen jardunaldian galdu baldin bazuten ere, Sagardoaren Txapelketako hirugarren jardunaldian lehen garaipenak lortu dituzte eskualdeko erremontistek. Izan ere, Aritz Juanenea saldiastarrak, Segurolarekin batera (Bereziartua), 1-2 irabazi zieten Alorrenea sagardotegia ordezkatzen duten Urriza eta Martiarenari (15-6, 12-15 eta 4-5), lehia estuaren ondotik. Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Aritz Zubiri goizuetarrak (Gurutzeta x Txuleta) errazago irabazi zieten bi jokoak Aldabe eta Azpirozi (Petritegi), 9-15 eta 12-15.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.