Maila mantentzeko garaipen garrantzitsuak lortu dituzte Baztan eta Beti Gazteko gizonezkoen futbol taldeek

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 2a, 08:00
Baztan futbol talde nagusiak maila mantentzeko ia erabakiorra den garaipena lortu eta asteazken honetan Artaxonan jokatuko du.

Gipuzkoako kopan ere irabaztea lortu du Gure Txokoak, asteburu luzeko jardunaldi bikoitzean partida bana berdindu eta galdu egin dute Doneztebek eta Aurrerak eta galdu egin dute Beti Gazteko emakumeek

Kirol denboraldia azken txanpan sartua da eskualdeko taldeentzat. Futbolean, asteburu luzean jardunaldi bikoitza izan dute Nafarroako ligan ari diren futbol talde nagusiek (Baztanek bihar jokatuko du bigarren partida) eta Baztango jubenilek. Gipuzkoan, garaipen garrantzitsua lortu zuten Beti Gazteko eta Gure Txokoa gizonezkoek eta galdu egin zuten Beti Gazteko emakumeek. Eskubaloian, ligako azken partida ongi irabazi zuten Baztango BKTko emakumeek.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte 3 (Jon Zabalaren golak) – Zumaiako 2

Nafarroako maila autonomikoko jautsiera fasea

  • CD Baztan 3 (Imanol Zocok 2 eta Elur Meoki) – CD San Adrian 1
  • CA Artajonés – CD Baztan, maiatzaren 3an, asteazkenean 20:00etan Artaxonan.

Nafarroako Preferente maila

  • Doneztebe FT 1 (Txomin Omar) – CD Amigó 1
  • Aurrera KE 1 (Iker Sagastibeltza) – UCD Burlades B 3
  • CF Beriain 1 – Doneztebe FT 0
  • CD Aibares 2 – Aurrera 2 (Oinatz Mariezkurrena eta Asier Barriola)

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • Baztan B 5 (Unai Elorza, Egoi Zelaieta, Xuban Oskariz, Aitor Rekalde eta Julen Trantxe) – SD Alsasua B 1

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Gure Txokoa 4 (Andoni Telletxea, Gorka Aracues, Enaitz Portu eta beraien atean) – Ikasberri B 1

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

Tolosa B 2 - Beti Gazte 1 (Maialen Jaurena)

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte 2 (Unax Perez eta Josu Zubieta) – Romo 7

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa 1 (Martxel Matxikote) – Kostkas B 0

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopa

  • Ordizia B 2 - Gure Txokoa B 1 (Jokin Irazoki)

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasea

  • CD Baztan 4 (Julen Urreaga, Imanol Goienetxe, Xuban Telletxea eta Xuban Bengoetxea) – CD Tudelano 1
  • CD Zarramonza 0 – CD Baztan 4 (Xuban Telletxeak 2, Xuban Bengoetxea eta Imanol Goienetxe)

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • CD Kirol Sport A 0 - Baztan B 2 (Haritz Bidegainen golak)
  • JD San Jorge B 1 - Doneztebe  FT 4 (Eki Erasun, Ugaitz Aldabe, Urko Oiarzabal eta Peio Sein)
  • CD Asdefor C 0 - Aurrera KE 3 (Eder Sagastibeltzak 2 eta Aitor Lizartza)

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Añorga B 0 - Gure Txokoa 2 (Ortzadar Iratzoki eta Oier Llucia)
  • Igeltegi de Donostia 0 - Beti Gazte 7 (Unax Bereauk 3, Gaizka Seinek 2, Mikel Urdangarin eta Iker Irigoien)

Nafarroako kadeteen bigarren maila azken jardunaldia

  • CD Salesianos 1 – Baztan 2 (Emilio Alejandro Martinez eta Mikel Sansiñena)
  • Aurrera KE 4 (Janitz Sagastibeltza, Odei Garmendiak 2 eta Iraitz Zabaleta) – UCD Burlades B 1
  • CD Kirol Sport A 1 - Doneztebe FT 0

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Baztan 2 (Usoa Meoki eta Eider Urrutia) – Mulier FCN 3
  • CD Lourdes 0 - Beti Gazte 0
  • Aurrera KE 0 – CDF Itaroa Huarte 4
  • UD Mutilvera B 1 - Gure Txokoa 1 (Haizea Otaegi)

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopa

  • Hondarribia A 2 - Gure Txokoa 0
  • Arrupe Chaminade D 2 - Beti Gazte 7 (Joseba Rodriguezek 3, Jon Semperrek 2, Kemen Telletxea eta Oier Sanchez)

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan 0 – UCD Burlades 1
  • CD Zizur 4 - Aurrera KE 0
  • Doneztebe FT  2 (Iñaki Bazterrika eta Eneko Ibarra) - CD Kirol Sport 2

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • JD San Jorge 3 - Doneztebe FT 2 (Oier Rekarte eta Aratz Retegi)
  • CD Baztan 4 – CD Aoiz 3

 

FUTBOL-8

Nafarroako neska infantil-alebinak bigarren fasea

  • FC Bidezarra -1  Gure Txokoa 3 (Amaia Urroz, Mara Aracues eta Aroa Martin)
  • Gure Txokoa 3 (Ane Lazkanotegi, Amaia Urroz eta Muskoa Lazkano)
  • Baztan A 5 – Beti Kozkor 4
  • Baztan B atsedena.

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa, txapeldunen fasea

  • CD Anaitasuna 2 - Aurrera B 11 (Manex Lasartek 3, Manex Lekuonak 5, Nahia Bengoetxea, Oihan Arrupea eta Oier Zabaleta)

 

ESKUBALOIA

Emakume seniorrak

  • Baztango BKT 32 – UDC Txantrea 19

Infantil neskak kopa

  • ECA Malkaitz 44 - Baztango BKT B 20
  • Baztango BKT A 30 – Ademar Maristas 20

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun