Uterga eta Otxandorena doneztebarrak aurrez aurre izanen dira Udaberriko erremonte txapelketako partidan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 28a, 13:00
Ion eta Xanti Uterga doneztebarra beteranoak aurrez aurre. Azpeitiarrak Otxandorena izanen du lagun aitzinean eta doneztebarrak Barricart gibelean.

Larunbat arratsaldean jokatuko dute Azkoienen, gibeleko koadroetan Barricart eta Ion lagun dituztela

Udaberriko erremonte profesionaleko CaixaBank Sari Nagusiko final laurdenetako ligaxkako jardunaldia jokatuko dute apirilaren 29an Azkoienen. Larunbatean 19:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan, txapelketakoan, Xanti Uterga doneztebarra eta Barricart, Eloi Otxandorena doneztebarraren eta Ionen kontra ariko dira.

Azkoiengo Vicente Lacalle pilotalekuan jokatuko den jaialdia hasteko, Jon Sagaseta iruritarra eta Baztan, Oses eta Martxel Leatxe doneztebarraren kontra ariko ariko dira.

Txapelketako jaialdi guztietan bezala, hamar euroko sarrera ordaindu beharko da, ADANO elkartearen alde. 16 eta 22 urte bitartekoek bortz euro ordaindu beharko dituzte eta hamasei urtetik beheitikoek doan izanen dute sarrera. Erremontisten kamisetak zozketatuko dituzte ikusleen artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun