2023ko Bidasoa Itzulia maiatzaren 4tik 6ra eginen da

Ttipi-Ttapa 2023ko mai. 1a, 10:00

Bigarren etapa Elizondon akituko da, Bagordiko mendatean, eta eskualdeko hiru txirrindularik parte hartuko dute Finisher taldearekin: Elizondoko Iñaki Ordokik, Saldiasko Ugaitz Otxandorenak eta Diego Uriarte baztandarrak

Maiatzaren 4tik 6ra izanen da aurtengo Bidasoa Itzulia, Irunen hasi eta bukatuko den lasterketa. 17 taldek eta 167 txirrindularik parte hartuko dute eta 333,8 kilometro eginen dituzte guztira. Hiru etapatan banatua egonen da itzulia:

  • 1. etapa Irun-Hondarribia: 130,4 kilometro izanen ditu eta 14:20ean abiatuko da. Endarlatsa pasatuta, 14:45ak aldera pasatuko da Beratik eta N-121-An (Bertizaranatik sartuta) segituko du Almandozeraino. 15:30ean Berroetatik pasatu eta Zigako mendateko igoera hasiko du. 15:50ean Elizondotik pasatuko da, tarteko helmuga izanen baita bertan, eta saihesbidetik N-121-A errepidera bueltatuko da.
  • 2. etapa Hendaia-Bagordi: 14:00etan abiatuko da etapa eta 14:20ean sartuko da eskualdera Beratik. 15:08an sartuko da Almandozera, 15:30ean pasatuko da Elizondotik eta 15:40ean ailegatuko da Amaiurrera. Buelta emanda Lekarozko Campusetik sartuko da Bagordira, eta Orabideatik Otsondoraino joanen da. 17:00etan Arizkundik pasatuko da eta berriz ere Bagordira igoko da. Bertan izanen da helmuga.
  • 3. etapa Irun-Irun: Azken etapa 15:10ean abiatuko da eta Aginako Mendatetik sartuko da Lesakara 16:00etan NA-4000tik. 16:12ean Beratik pasatuko da eta eskualdea utziko du 16:20ean. Irungo Kolon Pasealekuan izanen du helmuga.

Ibilbide osoak eta herri bakoitzetik pasatuko den ordu zehatzak ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun