Eskualdeko futbol talde nagusi guztiek etxean jokatuko dute jardunaldi garrantzitsua

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 28a, 08:00
Nafarroako erregionaleko lehen mailako Baztan futbol taldeak denboraldiko azken partida jokatuko du larunbat eguerdian Giltxaurdin.

Eskubaloian, Baztango BKTko emakumeek denboraldiko azkena jokatuko dute ortziralean Elizondon

Kirol denboraldia azken txanpan sartua da eskualdeko taldeentzat. Futbolean, gizonezkoen talde nagusi guztiek etxean jokatuko dituzte partidak, gehienek esku artean duten maila mantentzeko borrokan garrantzitsuak. Erregionaleko Baztan futbol taldeak denboraldiko azkena izanen du. Eskubaloian ere, Baztango BKTko emakumeek denboraldiko azken partida jokatuko dute ortziralean Elizondon, gibeleratua gelditutako jardunaldikoa eta sasoia garaipenarekin akitzea bertze helbururik gabe.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte – Zumaiako, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako maila autonomikoko jautsiera fasea

  • CD Baztan – CD San Adrian, larunbatean 19:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako Preferente maila

  • Doneztebe FT – CD Amigó, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Aurrera KE – UCD Burlades B, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • Baztan B – SD Alsasua B, larunbatean 12:30ean Elizondoko Giltxaurdin, azken partida.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Gure Txokoa – Ikasberri B, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Tolosa B - Beti Gazte, igandean 16:00etan Tolosako Usabal zelaian.

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte – Romo, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa – Kostkas B, igandean 18:30ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopa

  • Ordizia B - Gure Txokoa B, larunbatean 15:45ean Ordiziako Altamiran.

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasea

  • CD Baztan – CD Tudelano, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • CD Kirol Sport A - Baztan B, igandean 17:30ean Orkoienen.
  • JD San Jorge B - Doneztebe  FT, igandean 18:15ean Iruñeko San Jorgen.
  • CD Asdefor C - Aurrera KE, igandean 12:15ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Añorga B - Gure Txokoa, larunbatean 13:00etan Añorgako Rezolan.
  • Igeltegi de Donostia - Beti Gazte, larunbatean 09:00etan Lezoko Plazetan.

Nafarroako kadeteen bigarren maila azken jardunaldia

  • CD Salesianos – Baztan, larunbatean 10:15ean Iruñeko Salesianosen.
  • Aurrera KE – UCD Burlades B, igandean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • CD Kirol Sport A - Doneztebe FT, igandean 12:30ean Orkoienen.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Baztan – Mulier FCN, igandean 12:15ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Lourdes - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Tuiterako Santa Quiterian.
  • Aurrera KE – CDF Itaroa Huarte, larunbatean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.
  • UD Mutilvera B - Gure Txokoa, igandean 12:30ean Arangurenen.

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopa

  • Hondarribia A - Gure Txokoa, larunbatean 12:00etan Hondarribiako Ondartzan.
  • Arrupe Chaminade - Beti Gazte, igandean 12:00etan Donostiako Felix Garin zelaian.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan – UCD Burlades, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Zizur - Aurrera KE, igandean 11:00etan Zizurren.
  • Doneztebe FT  - CD Kirol Sport, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • JD San Jorge - Doneztebe FT, larunbatean 13:00etan Iruñeko San Jorgen.
  • CD Baztan – CD Aoiz, igandean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

FUTBOL-8

Nafarroako neska infantil-alebinak bigarren fasea

  • FC Bidezarra - Gure Txokoa, larunbatean 12:30ean Noaingo Bidezarran.
  • Baztan A – Beti Kozkor, larunbatean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Baztan B atsedena.

Alebinak

  • CD Etxarri Aranatz A - CD Baztan A, larunbatean 16:00etan Etxarri Aranatzen.
  • Beti Gazte B – CD San Ignacio B, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • Beti Gazte A  - UD Mutilvera C, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • CD Valle de EGues D – Beti Gazte A, maiatzaren 1ean, astelehenean 11:00etan Sarrigurenen.
  • Gure Txokoa A – CD Amaya B, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.
  • AD Mendillorri B - Doneztebe A,  igandean 10:15ean Iruñeko Soto Lezkairun.
  • Baztan B - Gure Txokoa B, larunbatean 10:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Valle de Egues F - Beti Gazte C, igandean 10:45ean Sarrigurenen.

Benjaminak

  • Baztan A atsedena.
  • Gure Txokoa A - Doneztebe A, larunbatean 10.00etan Berako Matzadan.
  • Beti Gazte A - Gure Txokoa C, larunbatean 09:45ean Lesakako Mastegin.

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa, txapeldunen fasea

  • CD Anaitasuna - Aurrera B, igandean 12:30ean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Emakume seniorrak

  • Baztango BKT – UDC Txantrea, ortziralean 20:00etan Elizondoko kiroldegian.

Infantil neskak kopa

  • ECA Malkaitz - Baztango BKT B, larunbatean 10:30ean Burlatako Elizgibela kiroldegian.
  • Baztango BKT A – Ademar Maristas, larunbatean 09:30ean Elizondoko kiroldegian.

Alebin mistoa

  • Baztango BKT A – Uharte B, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.
  • Erreka – Valle de Egues C, larunbatean 12:00etan Donezteben.
  • CDB Balonmano River Ega – Baztango BKT B, larunbatean 11:00etan Errotxapeako kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun