Baztan-Errekako 43. Laxoa txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko apirilaren 28a

Arraiozko pilota plazan larunbat goizean eta igandea arratsaldean izanen dituzte laxoa partidak.

Bigarren jardunaldia osorik bertan behera utzi behar izan zuten joan den asteburu euritsuan

Laxoa Elkarteak antolatutako 43. Baztan-Errekako laxoa txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Joan den asteburuan jokatzekoa zen bigarren jardunaldi osoa bertan behera utzi behar izan zuten euriagatik: partida batzuk hasi ere ez ziren egin eta Arraiozen, hasi eta gero utzi zuten, Arraioz Zubiondoak Oizi 5-4 irabazten ari zela.

Hirugarren jardunaldia

  • Arraioz Sagardia – Irurita Arkupe, apirilaren 29an, larunbatean 10:30ean.
  • Arraioz Zubiondoa – Irurita Migelene, apirilaren 30ean, igandean 16:30ean.
  • Oiz – Doneztebe Avia, apirilaren 30ean, igandean 16:30ean.
  • Doneztebe Apeztegia – Doneztebe Titi, apirilaren 30ean, igandean 16:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun