Nafarroaren Eguna ospatuko dute igandean Baigorrin

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 26a, 08:00
Giro ederra izanen dute aurten ere apirileko azken igandean Baigorrin, baina aitzinetik hainbat ekitaldiak antolatuak dituzte bai Baigorrin, baita inguruko herrietan ere.

Ospakizun handia apirileko azken igandean izanen bada ere, Kulturaldiko azken ekitaldiak ere izanen dituzte ortziralean Alduden eta larunbatean Baigorrin bertan

Baigorriko Basaizea Kultur Batasunak antolatuta, Nafarroaren egunaren 43. edizioa ospatuko dute apirilaren 30ean. Egun handia apirileko azken igandea bada ere, aitzinetik ere zenbait ekitaldi egiten ari dira, Baigorrin eta inguruko herrietan ere. Asteburu honetan ere izanen dira Kulturaldiko ekitaldiak.

  • Apirilaren 28an, ortziralean, Aldudeko Alfaroinian Colette Larrabururen Francoren mende kantatzen genuenean aurkezpen kantatua izanen dute.
  • Apirilaren 29an, larunbatean 20:30ean Baigorriko Bil Etxean Tartean Teatroa antzerki taldearen Ez Dok Hiru antzezlana ikusgai iznen da. Helduek 12 euro ordaindu beharko dute eta txartelak www.basaizea.com webgunean edo Baigorriko Oronos Spar saltegian eskura daitezke. Arrats berean, 22:00etan, Cumbiam’Bero karrika animazioa izanen da Baigorriko ikastolan. Sarrera urririk izanen da.

 

Nafarroaren Eguna apirilaren 30ean

Hilabete osoko Kulturaldi hau borobiltzeko, apirilaren 30ean Nafarroaren Eguna ospatuko dute Baigorrin, egitarau zabalarekin.

09:00etan Merkatua izanen da elizako plazan eta ikastolako askaria. 11:00eran desfilea Behereko plazatik Gaineko plazarat Ortzaizeko kabalkada, Beasain, Irurtzun eta Leitzako dantza taldeekin. Gainera, makilariak, Nafarroako eta Baigorriko ziganteak, trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, Basaldunak eta Uztaritzeko txaranga, Ezpela eta Kuxkuxtu txarangak. 11:30ean ekitaldia elizako plazan. 12:00etan Bas’hitza eta Irrintzina. 13:00etan Larrain dantza eta Jauzirak. 14:00etan Ikastolako bazkaria Plaza Xokon.

Herriko etxearen aitzinean, arratsalde osoan, haurren xokoa izanen da: puzgarriak, egurrezko jokoak, animazioak, aurpegi tindaketak eta Pontx pailazoa 16:00etan.

14:00etan Ratapunk elektrotxaranga, 17:00etan Broken Brothers Brass Band, 19:00etan Larrain dantza eta dantza eta 20:00etan taberna ibiltaria.

Behereko plazan, berriz, 15:00etan bertso saioa famiien xokoan: Aitor Etxebarriazarraga, Joanes Illarregi, Maddalen Arzallus eta Nerea Ibarzabal. 16:30ean dantza ikusgarria. 17:30ean Kiki Bordatxo. 19:30ean Janus Lester. 21:00etan Willis Drummond eta 23:00etan Dupla.

Autobusak

Aipatzekoa da aurten autobusak ere izanen direla, 09:00etan Tafalla, Iruñea (geldialdia Zubirin), Baiona (geldialdia Larresoron), Donibane Lohizune (geldialdia Senperen), Elizondo (geldialdia Erratzun eta itzulera 03:00etan Baigorritik), Donapaleu, Hazparne eta Mauletik abiatuko direnak. Txartelak salgai basaizea.com webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun