Iruritako jaialdia hasteko, berriki profesionaletan hasiak diren herriko bi semeren arteko lehia ikusteko aukera izan zuten. Xuban Iturregi eta Jon Sagaseta aritu ziren aitzineko kuadroetan, gibelean Ion eta Aimar Saldias oiztarrak lagun zituztela, hurrenez hurren. Iturregik eta Ionek 30-2 irabazi zieten Sagaseta eta Saldiasi.
Igande goizean Ororbian
Iruritako jaialdiaren aitzinetik, igande goizean, txapelketako bertze partida jokatu zuten Matxin III.ak eta Agirrezabalak, estrainekoa zuten Aimar Jabalera doneztebarraren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra. Malerrekakoak nagusitu ziren, 33-35. Jaialdiko lehen partidan, Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Baztanek 27-30 galdu zuten Oses eta Dabid Mitxeo doneztebarraren kontra.