Aurrerak izan ezik futbol talde nagusi guztiek garaipenak lortu dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 24a, 08:00
Aurrera B areto futbol taldeak, alebin mailan denboraldiko partida guztiak irabazi ditu, bai lehen fasean, baita, oraingoz, txapeldunen fasean ere.

Eskubaloi denboraldia akitzeko, emakume seniorrek garaipenak lortu dituzte eta Errekako gizonezkoek galdu egin dute

Kirol denboraldia azken txanpan sartua da eskualdeko taldeentzat. Futbolean asteburu emankorra izan da ia talde guztientzat. Izan ere, Aurrerak zazpi gol hartuta galdu zuen Uharten eta Baztango erregionaleko taldek ere galdu egin zuen, baina gainerako guztiek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten: Beti Gazteko gizon eta emakumeen eta Nafarroako maila autonomikoko Baztanen kasuan, maila mantentzeko urrats handia izan zen garaipen hori. Eskubaloian azken jardunaldia jokatu dute eskualdeko taldeek. Seniorren kasuan, BKT eta Errekako emakumeek garaipenak lortu dituzte eta Errekako gizonezkoek galdu egin zuten. Halere, BKTko emakumeek gibeleratutako partida bat jokatu beharko dute ortziralean.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Beti Gazte 2 (Mattin Lekuona eta Jon Zabala) – Hernani 1

Nafarroako maila autonomikoko jautsiera fasea

  • CA Valtierrano 0 - CD Baztan 3 (Elur Meoki, Mikel Ariztia eta Imanol Azpiroz)

Nafarroako Preferente maila

  • CD Aibares 1 - Doneztebe FT 2 (Jon Sein eta Enaitz Iriarte)
  • CDF Itaroa Huarte B 7 - Aurrera KE 1 (Oinatz Mariezkurrena)

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • CD Amaya 2 - Baztan B 1 (Luis Urrutia)

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Mutriku 0 - Gure Txokoa 4 (Enaitz Portuk 2, Andoni Telletxea eta beraien atean)

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte 3 (Nerea Sanz, Mayi Arriola eta Paula Artieda) – Ostadar 0

Jubenilak Euskal Liga

  • Antiguoko C 2 - Beti Gazte 0

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Trintxerpe 2 - Gure Txokoa 2 (Martxel Matxikote eta Amaiur Goñi)

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopa

  • Gure Txokoa B 2 (Unai Etxeberriak 2) – Landetxa 1

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasea

  • CD Larrate 1 - CD Baztan 3 (Julen Urreaga eta Imanol Goienetxek 2)

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Baztan B 1 (Haritz Bidegain) – CD San Cernin A 2
  • Doneztebe  FT 4 (Urko Oiarzabalek 3 eta Aitor Lorente) – CD Beti Onak 3
  • Aurrera KE 4 (Aitor Arraras, Aitor Lizartzak 2 eta Imanol Biurrarena) – CD Kirol Sport A 2

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Gure Txokoa 4 (Mikel Zozaia, Inhar Taberna, Moussab Sehli eta Martxel Salgado) – Kostkas 0
  • Beti Gazte 4 (Unax Bereauk 3 eta Iker Irigoien) – Astigarragako Mundarro B 1

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • Baztan 3 (Emilio Alejandro Martinez eta Luhan Da Silvak 2) - Aurrera KE 1 (Ekaitz Mitxelena), derbia baztandarrek irabazi zuten Giltxaurdin.
  • Doneztebe FT 4 (Aitor Baraibar, Koteto Ezkurra, Izei Astibia eta Ibai Mindegia) – CD Atarrabia 4

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Lourdes 2 - CD Baztan 1 (Kattalin Muratori)
  • Berriozar CF 2 - Beti Gazte 2 (Maddi Zubieta eta Leire Ariztegi)
  • Aurrera KE 0 – CD Kirol Sport 0
  • CD Gares 1 - Gure Txokoa 3 (Oihana Nuñezek 2 eta Haizea Otaegi)

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopa

  • Gure Txokoa 2 (Oier Martin eta Ekhiotz Iratzoki) -  Santo Tomas Lizeoa 0
  • Hondarribia B 0 - Beti Gazte 14 (Oinatz Aiestaranek 3, Joseba Rodriguezek 3, Ulises Sarasuak 2, Jon Semperrek 2, Asier Mutuberria, Kemen Telletxea, Oier Sanchez eta
    Oier Tapia)

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan atsedena.
  • Aurrera KE 2 (Aimar Rekondo eta Oier Lizartza) – CD Ademar 5
  • CD Asdefor 2 - Doneztebe FT 1 (Rafa Guertan)

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • Doneztebe FT 4 (OInatz Ezkurra, Oier Rekarte, Lukas Ezkurra eta beraien atean) – CD Lezkairu A 0
  • CD Baztan 4 (Josu Larraiozek 3 eta Mikel Etxabarri) – CD Kirol Sport 3

 

FUTBOL-8

Nafarroako neska infantil-alebinak bigarren fasea

  • Gure Txokoa 3 (Aroa Martin, Amaia Urroz eta Mara Arakues) – Lixeo Monjardin 0 (gibeleratutako partida)
  • Gure Txokoa 1 (Mara Arakues) - CD Lourdes C 0
  • UCD Burlades A 2 - Baztan A 4
  • Baztan B 1 – Berriozar B 9

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa, txapeldunen fasea

  • Aurrera B 10 (Nahia Bengoetxeak 2, Manex Lekuonak 3, Manex Lasartek 2, Oihan Arrupeak 2 eta Oier Zabaleta) – GCH Garbayo Chivite Cintruenigo FS 0

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak txapeldunen fasea

  • CB Tafalla 30 – Erreka 29

Emakume seniorrak liga

  • Erreka 21 – Anaitasuna 17, asteartean jokatua.
  • ECA Malkaitz 21 – Baztango BKT 24
  • Baztango BKT – UDC Txantrea, apirilaren 28ra gibeleratua.

Jubenil neskak ligan, bigarren fasea

  • Baztango BKT 32 – ECA Malkaitz B 31

Kadete mutilak liga

  • Noain – Erreka

Kadete neskak ligan, bigarren fasea

  • Atalaya 19 – Erreka 32
  • Baztango BKT A atsedena.

Infantil mutilak ligan, bigarren fasea

  • Valle de Egues 32 – Erreka 26

Infantil neskak ligan, bigarren fasea

  • Baztango BKT B 19 – Ademar Maristas 17
  • Erreka 23 - Baztango BKT A 40

Alebin mistoa

  • Baztango BKT B – Erreka
  • Uharte A - Baztango BKT A

 

ERRUGBIA

16 urtez beheitikoak

  • Cumenor Elorrio RT 19 - AVK Bera Bera BRT 68

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun