Baztan-Errekako 43. Laxoa txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 21a, 13:00
Doneztebeko Bear Zana pilota plazan txapelketako hiru partida jokatuko dituzte larunbat goizean eta igande arratsaldean.

Laxoa Elkarteak antolatutako 43. Baztan-Errekako laxoa txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Aipatzekoa da bigarren jardunaldi honetan etxean aritzekoak zirela Iruritako bi taldeak, baina biak bisitari izanen dira Donezteben.

Bigarren jardunaldia

Doneztebe Titi – Doneztebe The Moment, apirilaren 22an, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Bear Zanan.

Irurita Migelene – Doneztebe Apeztegia, apirilaren 23an, igandean 16:00etan Doneztebeko Bear Zanan.

Arraioz Zubiondoa – Oiz, apirilaren 23an, igandean 16:30ean Arraiozko plazan.

Irurita Arkupe – Doneztebe Avia, apirilaren 23an, igandean 18:00etan Doneztebeko Bear Zanan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun