Mendialdeko binakako txapelketan nagusiak ariko dira asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 20a, 19:00
Mendialdeko binakako pilota txapelketako partidak jokatuko dituzte ostiral arratsaldean Betelun eta larunbat goizean Lekunberrin.

Ostiral arratsaldean Betelun eta larunbat goizean Lekunberrin jokatuko dituzte nagusien bigarren mailako ligaxkako partidak eta lehen mailako final laurdenetako bat

Mendialdeko laugarren binakako pilota txapelketa aurrera doa eta asteburu honetan jokatuko dituzte nagusien bi mailetako bost partida. Horietatik bi ostiral arratsaldean Betelun eta beste hiruak (tartean lehen mailako nagusien final laurdenetako lehen partida) larunbat goizean Lekunberrin.

Betelun, apirilaren 21ean, ostiralean 18:00etan

Nagusien bigarren mailako ligaxka

  • Huizi eta Lazkoz (Larraun) – Lakabe eta Bidaurreta (Paz Ziganda)
  • Auzmendi eta Saralegi (Otsabio) – Ezkurdia (Larraun) eta Lizarraga (Irurtzun)

 

Lekunberrin, apirilaren 22an, larunbatean 10:00etan

Nagusien lehen mailako final laurdenak

  • Galarza (Laraun) eta Irazustabarrena (Intxurre) – Armendariz (Irurtzun) eta Erle (Lapke)

Nagusien bigarren mailako ligaxka

De la Torre eta Perez de Ziriza (Lagunak) – Ayesa eta Torrecillas (Beti Onak)

Goikoetxea (Aurrera) eta Sotil (Larraun) – Iriarte (Larraun) eta Zabaleta (Aurrera)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun