Berastegiko mendietan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 19a, 11:00

Arkupeak elkarteko mendizaleek hileroko ateraldia egin dute apirilaren 18an. Oraingoan, Leitzaldea eta Gipuzkoako mugan ibili dira, Berastegin. Arkupeak elkarteko kide batzuk Kantabria aldeko txangoan badabiltza ere, 60 bat mendizale bildu ziren astearteko mendi ateraldian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun