Espainiako Koparako baliagarria den Nafarroako III. Disc Golf irekia jokatu dute asteburu honetan Igantziko Irrisarri Landeko zelaian, Baxi Basajauna elkarteak antolatua. Larunbatean euria izan zen protagonista, baina igandean giro ederra izan zuten eta etxeko taldeko kirolariak ongi ibili ziren. Aipagarriena, gazte mailan Oier Erkizia doneztebarrak lortutako garaipena eta Lander Arozena doneztebarraren bigarren postua. MP50 beteranoen kategorian bigarren izan zen Iñaki Gonzalez Olaizola eta seigarren Mikel Ibarrola doneztebarra.
Kirolariek hemezortzi saskiko zirkuituan hiruna itzuli egin behar izan zituzten eta honela gelditu ziren podiumak:
Gizonezkoak Pro irekia
- Marc Lopez, 157 jaurtiketa (-14)
- Jon Hedreida, 162 jaurtiketa (-9)
- Miguel Caparrós, 164 jaurtiketa (-7)
Emakumeak Pro Irekia
- Carla Martín, 204 jaurtiketa (+33)
- Lorea Zulet, 235 jaurtiketa (+64)
MP 50 beteranoak
- Sean Young, 168 jaurtiketa (-3)
- Iñaki Gonzalez Olaizola, 179 jaurtiketa (+8)
- Francisco José Camarero, 191 jaurtiketa (+20)
Aitzineratuak
- Raúl Lopez-Cancio, 175 jaurtiketa (+4)
- Dani Cipriano, 175 jaurtiketa (+4)
- Kreis VanBogelen, 181 jaurtiketa +10)
Hasiberriak
- Txobo Vilacides, 188 jaurtiketa (+17)
- Daniel Diaz, 196 jaurtiketa (+25)
- Jorge Almeida, 200 jaurtiketa (+29)
Juniorrak (18 urtez beheiti)
- Oier Erkizia, 212 jaurtiketa (+41)
- Lander Arozena, 225 jaurtiketa (+54)
- Beñat Lopez, 272 jaurtiketa (+101)
Disc golf eskola asteazken arratsaldetan Donezteben
Aipatzekoa da Baxi Basajauna elkartea disc golf eskolarekin hasiko dela Doneztebeko Intzakardiko parkean, asteazkenero 19:00etatik 20:00etara