Baztan-Errekako 43. Laxoa txapelketako lehen jardunaldian berdintasun gutti izan da

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 17a, 17:00

Oizen jokatutako partidan etxeko taldea erraz nagusitu zen.

Larunbat goizean Arraiozen jokatu beharreko partida bertan behera utzi zuten eguraldiagatik eta igande arratsaldean Donezteben eta Oizen jokatutako partidatan etxekoak erraz nagusitu ziren

Laxoa Elkarteak antolatutako 43. Baztan-Errekako laxoa txapelketako lehen jardunaldia asteburuan jokatu da, iragarritako lau partidetatik hiru bai bederen. Izan ere, larunbat goizean Arraiozen jokatu beharrekoa bertan behera utzi zuten euriagatik. Igande arratsaldean, berriz, “etxeko” taldeak erraz, errazegi, nagusitu ziren.

Lehen jardunaldiko emaitzak

  • Arraioz Sagardia – Doneztebe The Moment, bertan behera
  • Doneztebe Apeztegia 9 – Doneztebe Avia 2
  • Oiz 9 – Irurita Migelene 1
  • Doneztebe Titi 9 – Irurita Arkupe 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun