Irabazi arren lauko finaletik kanpo gelditu da Errekako gizonezkoen eskubaloi taldea

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 17a, 08:00
Oraindik partida bana falta baldin badute ere, denboraldi ederra ospatzeko Lesakako Linddurren borda sagardotegian izan ziren Errekako gizonezkoen eta emakumezkoen talde kideak.

Asteburuan jokatu duten Nafarroako ligako futbol talde nagusien artean, irabazi egin du Baztanek, berdindu Doneztebek eta galdu Aurrerak

Aste Santuko atsedenaldiaren ondotik berriz ere konpetizioan hasi dira Nafarroako ligetan ari diren futbol eta eskubaloi talde gehienak, baita euskal ligan ari den Beti Gazteko jubenilen futbol taldea ere. Gipuzkoako ligetan ari direnek, ordea, asteburu honetan ere atseden izan dute. Eskubaloia, etxeko azken partida irabazi zuen Errekako gizonezkoen taldeak, baina Iruñak ere irabazi duenez, ezin izanen du lauko finalerako sailkatu. Errekako emakumeek gol bakarragatik galdu zuten eta kadete mailako nesken derbian, Errekak irabazi zion BKTri. Futbolean, Nafarroan ari diren talde nagusiek etxean jokatu zituzten partidak eta Baztanek irabazi, Doneztebek berdindu eta Aurrerak galdu egin zuen.

FUTBOLA

Nafarroako maila autonomikoko jautsiera fasea

  • CD Baztan 4 (Imanol Zokok 2, Ion Osakar eta Javier Urrutia) -  CD River Ega 1

Nafarroako Preferente maila

  • Doneztebe FT 2 (Txomin Omar eta Beñat Migeltorena) – UCD Burlades B 2
  • Aurrera KE 0 – SD Alsasua 1

Jubenilak Euskal Liga

  • Urdaneta 2 - Beti Gazte 0

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasea

  • CD Baztan 5 (Imanol Zokok 3, Imanol Goienetxe eta Julen Urreaga) – CD Zizur 1

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • JD San Jorge B 0 - Baztan B 0
  • Rotxapea B 2 - Doneztebe  FT 3 ((Peio Sein, Ugaitz Aldabe eta Jon Otxandorena)
  • CD San Cernin A 3 - Aurrera KE 1 (Aitor Arraras)

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Kirol Sport A - CD Baztan, maiatzaren 7ra gibeleratua.
  • Aurrera KE 9 (Unai Erdoziak 3, Oier Aranburu, Ander Rekondo, Ekaitz Mitxelena, Markel Martinez, Janitz Sagastibeltza eta Mikel Portu) – CD Paz Ziganda 0
  • CD Lezkairu B 1 - Doneztebe FT 1 (Izei Astibia)

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Baztan 0 – Berriozar CF 3
  • Beti Gazte 1 (Maddalen Arenas) – UD Mutilvera A 3
  • CD Amigó 2 - Aurrera KE 3 (Naia Zubillaga, Haizea Baraibar eta Eunate Belauntzaran)
  • Gure Txokoa 2 (Ane Otaegi eta Haizea Otaegi) – CD Buñuel 1

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan  3 – CD Atarrabia 2

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Zizur 6 - Doneztebe FT 1 (Aritz Goñi)
  • JD San Jorge 3 - CD Baztan 6

 

FUTBOL-8

Nafarroako neska infantil-alebinak bigarren fasea

  • CD Iruntxiki 1 - Gure Txokoa 7 (Ane Lazkanotegik 3, Amaia Urrozek 2, Muskoa Lazkano eta Alazne Errandonea)

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak txapeldunen fasea

  • Erreka 35 – Bardenas 28

Emakume seniorrak liga

  • BM Loyola 30 – Erreka 29
  • Baztango BKT – UDC Txantrea, apirilaren 28ra gibeleratua.

Jubenil neskak ligan, bigarren fasea

  • Uharte 35 - Baztango BKT 39

Kadete mutilak liga

  • Erreka atsedena.

Kadete neskak ligan, bigarren fasea

  • Erreka 26 - Baztango BKT A 19

Infantil mutilak ligan, bigarren fasea

  • Erreka 31 – BM Bardenas 37

Infantil neskak ligan, bigarren fasea

  • Baztango BKT A 24 – Uharte 27
  • Ultzamaldea MSSB 39 - Baztango BKT B 16
  • Atalaya – Erreka

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun