Maiatzaren 28an zenbat udal ordezkari hautatuko ditugu udalerriz udalerri?

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 15a, 09:00

Udalerri bakoitzaren biztanleriaren arabera, udal ordezkari gehiago edo guttiago izaten dira. TTIPI-TTAPAk hartzen duen eremuaren kasuan, badira bortz, zazpi, bederatzi, hamaika eta hamahiru ordezkari dituztenak. Ikusi hemen zerrenda.

Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan bildua dagoenez, biztanleriaren araberakoa da zinegotzi kopurua: 

  • 100 biztanlera bitarte 3 ordezkari
  • 101-250 biztanleren artean: 5 ordezkari
  • 251-1.000: 7 ordezkari
  • 1.001-2.000: 9 ordezkari
  • 2.001-5.000: 11 ordezkari
  • 5.001-10.000: 13 ordezkari
  • 10.001-20.000: 17 ordezkari
  • 20.001-50.000: 21 ordezkari
  • 50.001-100.000: 25 ordezkari
  • 100.001 egoiliarretik aitzinera, bertze zinegotzi bat 100.000 egoiliarreko, eta beste bat gehituko da emaitza zenbaki bikoitia bada. 
Eta eskualdean zer?
UDALERRIA BIZTANLERIA ZINEGOTZI KOPURUA
ARANO 111 5
ARANTZA 591 7
ARESO 270 7
BAZTAN 7.851 13
BEINTZA-LABAIEN 213 5
BERA 3.771 11
BERTIZARANA 599 7
DONAMARIA 465 7
DONEZTEBE 1.823 9
ELGORRIAGA 215 5
ERATSUN 150 5
ETXALAR 830 7
EZKURRA 138 5
GOIZUETA 694 7
IGANTZI 583 7
ITUREN 515 7
LEITZA 3.029 11
LESAKA 2.752 11
OIZ 124 5
SALDIAS 120 5
SUNBILLA 677 7
URDAZUBI 330 7
URROZ 177 5
ZUBIETA 296 7
ZUGARRAMURDI 202 5
Zerrenda irekiak

250 biztanle baino guttiago dituzten udalerrietan zerrenda irekiak izaten dira, hau da, botoak hautagai bakoitzarentzat izaten dira, ez gainerakoetan bezala alderdientzat. Ehun biztanle baino gehiago baldin badituzte, talde bakoitzak gehienez hiru laguneko zerrenda aurkezten ahal du, eta 101 eta 250 biztanle baditu gehienez bortz laguneko zerrenda. Eskualdean hori da Arano, Beintza-Labaien, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Oiz, Saldias, Urroz eta Zugarramurdiko kasua. Udalerri horietan boto emaile bakoitzak gehienez ere bortz hautagairi eman diezaioke botoa. Hautagai bakoitzak dituen botoak zenbatzen dituzte eta boto gehien biltzen dituzten bortz ordezkariak hautatzen dituzte udal ordezkari. Boto kopuruan berdinketa izaten baldin bada, zozketa bidez erabakitzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun