Baztan-Errekako 43. Laxoa txapelketako lehen jardunaldia asteburuan jokatuko da

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 14a, 15:00
Doneztebeko Bear Zana pilota plazan txapelketako bi partida jokatuko dituzte igande arratsaldean.

Laxoa Elkarteak antolatutako 43. Baztan-Errekako laxoa txapelketako lehen jardunaldia asteburuan jokatuko da, beti ere eguraldiak laguntzen badu. Bederatzi talde hasiko dira lehian eta horietako zortzik neurtuko dituzte indarrak Arraiozen larunbat goizean eta Donezteben eta Oizen igande arratsaldean.

Apirilaren 15ean, larunbatean 11:00etan
  • Arraioz Sagardia – Doneztebe The Moment
Apirilaren 16an, igandean 16:00etan
  • Doneztebe Apeztegia – Doneztebe Avia
Apirilaren 16an, igandean 16:30ean
  • Oiz – Irurita Migelene
Apirilaren 16an, igandean 18:00etan
  • Doneztebe Titi – Irurita Arkupe

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun