Baso-igel gorria (Ranidae familiakoa) Europa osoan eta ipar-mendebaldeko Asian bizi da eta, jakina, baita gure mendietan ere. Bere kolore gorrixkak eroritako hostoen artean mimetizatzeko balio dio.
Ugaltze habitat gisa ur masak, erreka bazterrak eta putzuak erabiltzen ditu; aintzira edo sakontasun gutiko putzuak, aldi baterakoak barne, landaredidunak edo gabeak, eutrofikoak edo oligotrofikoak izan daitezke.
Izaera higrofilo eta menditarra duenez, hosto erorkorreko oihanetan, pagadietan, hariztietan eta oihan mistoetan bizi da batez ere. Orbelen azpian, ur ibilgu ttikien bazterretan, enbor eta harri pilatan, edo zuhaixkatan ezkutatzea gustuko du.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!