Txapelketa gehiago
Denboraldi honetan txapelketa gehiago ere antolatuko ditu Baxi Basajauna elkarteak Irrisarrin. Honela, ekainaren 17an Nafarroako Gazte Txartela lehiaketa jokatuko da; irailaren 8tik 10era EPT-X Irrisarri Land Irekia, European Pro Tour txapelketakoa, atzerriko jokalariak ere erakartzeko helburuarekin eta irailaren 23an Euskal Herriko III. Disc Golf txapelketa.
Lau urteko historia
2020ko apirilean ireki zuten Euskal Herri osoko lehen disc golf zelai homologatua Igantziko Irrisarri Landen eta geroztik, bere bidea egin du. Zelaiaren arrimoan Baxi Basajauna elkartea sortu zen eta Nafarroako I. Disc Golf txapelketa, Euskal Herriko I. Disc Golf txapelketa, Nafarroako Irekiko hiru edizioak eta Espainiako VIII. Disc Golf txapelketa antolatu ditu. Gainera, Baxi Basajauna elkartearen ekimenez, Doneztebeko udalak hiru saskiko zelai bat ere eraiki du Intzakardi parkean,
Baxi Basajaunako kirolariek ere emaitza onak lortu dituzte, beteranoek bayez ere. Honela, Iñaki Gonzalez Olaizola txapeldun izan zen 2022an Sestaon jokatutako Espainiako hamargarren txapelketan MP50 kategorian eta txapeldun izan zen 2022ko Espainiako bigarren kopan ere. Mikel Ibarrola doneztebarra hirugarren izan zen Sestaon jokatutako Euskal Herriko II. txapelketan. Oier Erkizia doneztebarrak, berriz, Euskal Herriko II. txapelketa horretan txapeldun izan zen gazte mailan.
2023 urte honetarako dituzten helburuen artean, Nafarroan kirol hau ezagutzera ematen segitu nahi dute, baita emakumezkoen artean disc golfa sustatzea ere. Bertako txapelketetan parte hartzen segitzeaz gain, nazioarteko txapelketaren bat ere antolatu nahi luke Baxi Basajauna elkarteak.