Asteburuan gehiago
Ondotik, asteburu honetan berean, ekitaldi gehiago ere izanen dira.
Apirilaren 14an, ortziralean, 18:30ean, Popo Larreren oroimenez egindako Bolante baten historia filma emanen dute Baigorriko Bil Etxean, Lagunduren eskutik. Sartzea urritik izanen da. Filma proiektatzeaz gain, ezagutu zutenen lekukotasunak izanen dira eta haren atzemateko egin diren ikerketak aurkeztuak izanen dira. Popo bezala desagertu diren militanteak ere aipatuko dira, hala nola Pertur eta Naparra, Euskal Memoria Fundazioko kideekin.
Apirilaren 15ean, larunbatean, 11:00etan, Beñat eta Unai Gaztelumendiren Bidea da borroka komiki aurkezpen kantatua eginen dute Ortzaizeko Menta liburutegian. Sarrera urririk.