Orokorrean, Aste Santuko astea atsedenekoa izan da eskualdeko kirol talde gehienentzat. Halere, batzuk gibeleratutako partidaren bat jokatu dute eta Nafarroako Preferente mailan jardunaldia izan dute Doneztebek eta Aurrerak. Biak etxetik kanpo aritu dira eta Doneztebek berdinketa lortu zuen asteazkenean Uharten jokatutako partidan eta Aurrerak irabazi egin zuen Pazko Astelehenean Lakuntzan.
FUTBOLA
Nafarroako Preferente mailan
- CDF Itaroa Huarte B 1 – Doneztebe 1 (Enaitz Iriarte)
- CD Lagun Artea - Aurrera 3 (Imanol Biurrarena, Joanes Oiartzun eta Eñaut Goikoetxea)
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
- CAD Irabia 0 - Doneztebe 7 (Ander Telletxeak 2, Jon Ander Etxebeste, Suhar Irisarri, Oinatz Ibarra eta Aitor Baraibar)