'Landa Nafarroa lotu' lankidetze programaren barnean Cederna Garalurrek digitalizazio lantegien programa antolatu du apirilean eta maiatzean, herritarrentzat oro har, eta bereziki enpresentzat eta lehen sektorearentzat. Jarduerak doakoak izanen dira eta izen ematea zabalik da. Parte hartzeko, interesdunek 637 312 661 telefono zenbakira deitu, pirineo.admon@cederna.es helbidera idatzi edo cederna.eu web orrira sartu beharko dute.
Lehen sektoreko langileentzako teknologia eta gizarte trebetasunak hobetzeko lantegiak antolatu dituzte. Teknologia trebakuntzari dagokionez aurrez aurreko lau saio praktiko eginen dituzte: apirilaren 18an Otsagabiko kontsultategian, 9:30etik 13:30era; apirilaren 18an Zangozako Herritarren Arretarako Zentroan, 15:30etik 19:30era; apirilaren 20an Elizondoko Arizkunenean 09:30etik 13:30era; eta apirilaren 20an Lekunberriko Plazaolan, 15:30etik 19:30era.
Online parte hartzeko aukera ere izanen da, 'Nola eraman enpresa toki guztietara Googleren suitea erabiliz' 12 orduko ikastaroaren bidez. Bi orduko sei saio emanen dituzte, apirilaren 21ean eta 28an eta maiatzaren 5ean, 12an, 19an eta 26an, 09:00etatik 11:30era. Bigarren online lantegian 'Aurkezpen eraginkorrak' nola egin landuko dute, 8 orduko iraupenarekin. Lau saio eginen dituzte, maiatzaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, 12:30etik 14:30era. Azkenik, online salmentaren aukerak azaltzeko hirugarren lantegia eginen dute maiatzaren 17an, 24an eta 31n eta ekainaren 6an, 09:30etik 11:30era.
Honez gain, 'Nork bere burua eta produktua saltzen ikasi eta bezeroei arreta' 6 orduko lantegia eginen dute bi saiotan hainbat herritan: apirilaren 25ean eta 27an Otsagabiko kontsultategian; maiatzaren 9an eta 11n Lekunberriko Plazaolan; maiatzaren 16an eta 18an Zangozako Herritarren Arretarako Zentroan; eta maiatzaren 30ean eta ekainaren 1ean Elizondoko Arizkunenean. Saioak aurrez aurrekoak izanen dira, 16:00etatik 19:00etara.
Azkenik, herritarrei bideratutako trebakuntza digitaleko programa maiatzaren amaieran eginen dute, eta lau lantegi izanen dira: maiatzaren 22an Aurizko Kultur Etxean eginen den 'Oinarrizko digitalizazioa', 10:00etatik 14:00etara; maiatzaren 23an Irunberriko Gizarte Etxean eginen den 'Komunika zaitez digitalki zure administrazioarekin', 09:00etatik 14:30era; maiatzaren 24an Lesakako Alkaiaga industrialdeko Cederna Garalur Elkartearen zerbitzu-zentroan eginen den 'Sartu zure izapide eta jakinarazpen elektronikoetan', 10:00etatik 13:30era; eta maiatzaren 25ean Arbizuko udaletxean eginen den “'anka digitala eta erosketa segurua', 10:00etatik 14:00etara.
Jarduera horien osagarri modura, Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek lantegi bat antolatu dute obra publikoetarako lizitazioak Nafarroako Gobernuaren PLENA plataformaren bidez aurkezten ikasteko. 15 orduko jarduera da, ETEei, mikroETEei eta beren kontura lan egiten dutenei bideratuta. Online emanen da 5 egunetan, maiatzaren 2an, 4an, 9an, 11n eta 16an, 09:00etatik 12:00etara.
Cederna Garalur, EDER, TEDER eta Zona Media erakundeek parte hartzen dute 'Landa Nafarroa lotu' programan eta Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak finantzatzen dute, 2014-2020 aldirako Landa Garapenerako Programaren bitartez.