Doneztebeko enplegu bulegoan 632 langabetu zeuden martxo hondarrean izena emanak

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 4a, 13:00

Otsaiilean baino bortz langabetu guttiago zeuden izena emanak Doneztebeko enpegu bulegoan.

Otsailean baino bortz guttiago dira

Otsailean baino bortz langabetu guttiago zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan martxo hondarrean. Zehazki, 632 dira izena emandakoak. Beraz, langabeziako datuak, urte hasieratik ia bere horretan mantentzen direla erran daiteke. Zerbitzuen arloak segitzen du langabetu gehien izaten, baina arlo honetan izan da langabetu kopuruan jautsierarik handiena, otsailean baino 19 guttiago baitira (443). Industria arloan ere langabetu bat guttiago zegoen martxo hondarrean (107). Eraikuntza arloan, urtarrileko eta otsaileko langabetu kopurua mantentzen da (23). Nekazaritza-abeltzaintza arloan bi langabetu gehiago zeuden (17), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean izan da igoerarik handiena, 13 langabetu gehiago baitaude (42). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun