Martinek gaineratu duenez, «mediku honek osasun zentro zaharrean hainbat urtez bete zuen pediatria zerbitzua. Profesional ona da eta eskualdea ezagutzen du».
«Azkenean! Helburua lortu dugu». Halaxe adierazi dio Monica Martin Doneztebeko osasun zentroko zuzendariak TTIPI-TTAPAri. Martxoaren 30az geroztik, Jesus Perez Aranburu da Doneztebeko Osasun Zentroko pediatra, eta beraz, Malerrekako eta Bertizaranako haurrak artatuko dituena. Modu jarraituan eta egonkorrean bete du pediatraren lanpostua.
Martinek gaineratu duenez, «mediku honek osasun zentro zaharrean hainbat urtez bete zuen pediatria zerbitzua. Profesional ona da eta eskualdea ezagutzen du».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.