2005ean edo lehenago jaiotako bertsolariek eman ahalko dute izena txapelketan, hau da dagoeneko 18 urte dituztenek edo aurten beteko dituztenek. Izena emateko Nafarroan jaiotako bertsolariak izan beharko dira, edota txapelketa jokatzen den urtean bizilekua Nafarroan izan beharko dute. Gainera, Bertsozale Elkarteko kide izatea ere eskatuko zaie.
Horrez gain, bertzelako berezitasun eta arau guztiak txapelketaren araudian jaso dituzte, eta parte hartzeak arau horiek onartzea dakarrela adierazi dute antolatzaileek.
Maiatzean eta ekainean jokatuko dituzte aurre-sailkatze saioak, azken txapelketan, 2021ekoan, parte hartu ez zuten bertsolariekin, eta, araudian jaso bezala, saioak osatzeko beharrezkoa balitz, azken txapelketako azken sailkatuekin.
Txapelketa bera urriaren 7an hasiko da eta abenduaren 2an jokatuko dute finala.