Gure Txokoako jubenilen futbol taldeak lehen aldiz Gipuzkoako ohorezko mailara igotzea lortu du

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 3a, 08:00
Gure Txokoako jubenilek lehen aldiz Gipuzkoako ohorezko mailara igotzea lortu dute, oraindik jokatzeko bortz partida falta dituztela.

Emakumezkoen eskubaloi derbi berdinduan gol bakarraregatik nagusi da Baztango BKT eta Errekako gizonezkoek berdindu egin dute Anaitasunaren kontra

Aste Santuko atsedenaldiaren aitzineko azken jardunaldia izan dute eskualdeko kirol taldeek apirileko lehen asteburuan. Eskubaloian, Erreka eta BKTko emakume seniorrek derbi borrokatua izan dute Donezteben eta baztandarrak gol bakarragatik gailendu dira. Errekako gizonezkoek , berriz, Anaitasuna liderraren kontrako partida berdindu zuten Iruñean, Doneztebetik joandako hainbat zaleren babesarekin. Futbolean, Baztan, Doneztebe, Aurrera eta Gure Txokoako talde nagusiek garaipenak lortu dituzte, Beti Gazteko gizonezkoek berdindu eta emakumeek galdu. Aipatzekoa Gure Txokoako jubenilen lorpena, oraindik jokatzeko bortz partida falta dituztela, dagoeneko lehen aldiz Gipuzkoako ohorezko mailara igotzea lortu baitute. Errugbian, jipoi handiarekin bukatu du sasoia Sarako Izarrako gizonezkoen taldeak eta BRT Menditarrak taldeak joan den astean akitu zuen denboraldia eta maila mantendu du.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Aretxabaleta UDA 1 - Beti Gazte 1 (Iñigo Zuzaia)

Nafarroako maila autonomikoko jautsiera fasea

  • CD Baztan 4 (Ion Osakar, Haritz Nuñez, Imanol Zoko eta Patxi Sarratea) – CD Zarramonza 1

Nafarroako Preferente maila

  • Doneztebe FT 2 (Oier Aldabe eta Ali Mefti) – SD Alsasua 1
  • Aurrera KE 1 (Mañel Woischiwill) – CD Ilumberri 0

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • CD Zizur 5 - Baztan B 1 (Imanol Del Campo)

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Gure Txokoa 10 (Mikel Esnaolak 2, Enaitz Portuk 2, Manex Zapiainek 2, Jon Arozena, Urko Aduriz, Marion Bogdan eta Iñaki Ruiz) – Aretxabaleta UDA C 1

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Urola 3 - Beti Gazte 1 (Paula Artieda)

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte 1 (Unax Perez)– Indautxu SD 2

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa 7 (Suharri Iratzokik 2, Eneko Loiartek 2, Eki Pombar, Adur Huizi eta Unai Telletxea) – Astigarragako Mundarro 0

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopa

  • Behobia B 0 - Gure Txokoa B 2 (Jokin Irazokiren golak)

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasea

  • CD Ademar 1 - CD Baztan 6 (Imanol Zocok 2, Imanol Goienetxek 2, Mikel Pruaño eta Jon Garbalena)

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Baztan B 3 (Aritz Zoko, Haritz Bidegain eta Patxi Erasun) - CD Beti Onak 0
  • Doneztebe 9 (Urko Oiartzabalek 3, Unai Orbegozo, Eki Erasun, Iraitz Aiesa, Mikel Mariezkurrena, Ugaitz Aldabe eta Aitor Llorente) – CD San Ignacio B 1
  • Aurrera KE 2 (Aitor Lizartza eta Joanes Oiartzun) – JD San Jorge B 0

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Hernani 1 - Gure Txokoa 2 (Peio Martikorena eta beraien atean)
  • Vasconia 5 - Beti Gazte 0

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Baztan 2 (Gartxot Iribarren eta Luhan Da Silva) - CD Atarrabia 1
  • Beti Kozkor A 5 - Aurrera KE 1 (Janitz Sagastibeltza)
  • Doneztebe 0 – CDF Itaroa Huarte 1
  • CAD Irabia - Doneztebe FT, apirilaren 5ean, asteazkenean 19:00etan Iruñeko Irabia ikastetxean.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • UD Mutilvera A 3 - CD Baztan 2 (Kattalin Muratori eta Maitena Plaza)
  • Mulier FCN 5 - Beti Gazte 1 (Leire Ariztegi)
  • Aurrera KE 2 (Eunate Belauntzarenen golak) – CD Valle de Egues 4
  • Gure Txokoa 2 (Lierni Saralegiren golak) – CD Izarra 0

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopa

  • Oiartzun 2 - Gure Txokoa 3 (Markel Zelaieta, Iñaki Ugalde eta Ibai Matxikote)
  • Beti Gazte 20 – Vasconia B 0

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan – CD Atarrabia, gibeleratua.
  • CD Iruña 4 - Aurrera KE 1 (Aiur Ugartemendia)
  • Doneztebe FT 0 – CD Lagun Artea 1

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • Doneztebe FT 1 (Markel Ariztegi) – CD Aoiz 2
  • CD Lezkairu A 0 - CD Baztan 3

 

FUTBOL-8

Nafarroako neska infantil-alebinak bigarren fasea

  • Gure Txokoa 4 (Aroa Martinek 3 eta Uxue Goia) – CD Gares 3
  • Baztan A 6 – CD Cortes 2
  • CD Peña Azagresa B 4 - Baztan B 1

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa, txapeldunen fasea

  • Uvesa Ribera Navarra A 0 - Aurrera B 6 (Manex Lekuonak 4, Gentza Olaetxea eta Manex Lasarte)

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak txapeldunen fasea

  • Anaitasuna 29 – Erreka 29

Emakume seniorrak liga

  • Erreka 19 - Baztango BKT 20, derbi berdindua gvol bakarragatik irabazi zuten baztandarrek.

Jubenil neskak ligan, bigarren fasea

  • CB Tafalla 25 - Baztango BKT 27

Kadete mutilak liga

  • Erreka 33 – CB Burlada 22

Kadete neskak ligan, bigarren fasea

  • Baztango BKT A 36 – Helvetia Anaitasuna C 39
  • River Ega 22 – Erreka 25

Infantil mutilak ligan, bigarren fasea

  • CB Burlada 19 – Erreka 23

Infantil neskak ligan, bigarren fasea

  • ECA Malkaitz 31 - Baztango BKT A 24
  • Baztango BKT B 33 – BM Lizarreria B 28
  • Txantrea 30 – Erreka 17

Alebin mistoa

  • Erreka – BM Loyola B
  • BM Loyola C - Baztango BKT B
  • Baztango BKT A – SFK Aldezar

 

ERRUGBIA

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen mailako txapeldunen fasea

  • Betsaide Elorrio 65 - Sarako Izarra RT 0

16 urtez beheitikoak

  • Uribealdea RKE 7 - AVK Bera Bera BRT 34

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun