25 ostatu-jatetxek bertako hornitzaileekin eta Nafarroako kalitatezko markekin duten konpromisoa saritu du Reyno Gourmet-ek

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 30a, 16:00
Reyno Gourmet markaren errekonozimendua jaso duten ostatu eta jatetxe batzuetako ordezkariak asteazkenean Atarrabian.

Horien artean daude Elbeteko Posada, Elizondoko Itzalargiko-borda, Donamariako Benta, Arantza Hotela eta Leitzako Lopenea landa ostatua

Reyno Gourmet kalitate zigiluak Nafarroako kalitatezko markekin eta bertako hornitzaileekin duten konpromisoa onartu, eskertu eta saritu nahi izan die Nafarroako 25 ostatu-jatetxeri. Horretarako, Reyno Gourmet marka kudeatzen duen INTIA erakundearen egoitzaren lorategian oroigarriak eman zizkieten, martxoaren 29an Atarrabian. Ttipi-Ttapak hartzen duen eskualdean, Elbeteko Posada, Elizondoko Itzalargiko-borda, Donamariako Benta, Arantza hotela eta Leitzako Lopenea landa ostatua izan dira errekonozituak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun