Erdizko meategiaren proiektuaz

Erdiz Bizirik plataformak solasaldiak emanen ditu asteburuan Goizuetan eta Elizondon

Erdiz Bizirik plataformak meategiaren inguruko solasaldi informatiboekin segituko du aste honetan, eta eskualdean izanen ditugu asteburuan. Martxoaren 31n Goizuetako udaletxeko ganbaran izanen dira 18:30ean. Apirilaren 1ean, berriz, Baztango Gaztetxean mahai-ingurua izanen dute 11:00etan, AHT Gelditu! eta Sañu Bizirik plataformekin batera eta GKSren gidaritzapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun