Berria erremonte txapelketako finalerdietarako sailkatu da Aritz Zubiri goizuetarra

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 27a, 19:00
Aritz Zubiri goizuetarra Berria txapelketako finalerdietan izanen da, Irazurekin bikote eginez.

Oskar Urrutiak eta Oier Apezetxeak osatutako bikotea, aldiz, kanpoan gelditu da

Berria erremonte txapelketako finalerdiak zein izanen diren erabaki da dagoeneko: Goikoetxea V.a eta Aiestaran, Zaldua II.a eta Odeiren kontra ariko dira eta Gurrutxaga eta Zaldua I.a, Irazu eta Aritz Zubiri goizuetarraren kontra. 

Larunbatean Berria txapelketako finalerdiak erabaki zituzten bi partidak jokatu zituzten Galarretan. Lehenbizikoan, Loitegik eta Eskuderok 35-23 irabazi zieten Zaldua II.a eta Odeiri, baina ez zuten aski izan sailkatzeko. Irazu eta Zubirirekin hiruna punturekin berdindu zuten, baina hauek sailkatu dira multzoko bigarren postuan, Zaldua II.a eta Odeiren atzetik.

Beste partidan, Goikoetxeak eta Aiestaranek 35-15 irabazi zieten Urrutia II.a eta Apezetxeari. Irabazlea sailkatzen zen finalerdietarako, beraz, saldiastarra eta goizuetarra kanpoan gelditu dira.

Larunbateko jaialdiko partida nagusian, Ansa II.ak eta Azpirozek 40-29 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Zaldua I.ari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun