Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako ligaxkako azken partida galdu du Jabalerak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 27a, 11:00
Barricart, Jabalera, Garrido epaile, Zeberio II.a eta Ion, ortziraleko partidaren aitzinetik.

Zeberio II.ak eta Ionek 35-23 irabazi zieten Doneztebeko aurrelariari eta Barricart-i

Iruñeko alde zaharreko bederatzigarren erremonte txapelketako seigarren jardunaldia, lehen faseko azkena jokatu dute martxoaren 24an  Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hirugarren postua bertzerik ez zuten jokoan, baina Zeberio II.ak eta Ionek 35-23 irabazi zieten Aimar Jabalera eta Barricart-i.

Txapelketako partidaren aitzinetik, Erremonte Fundaziotik ateratako profesional berrien arteko partida borrokatua jokatu zuten: Jon Sagaseta iruritarrak eta Dabid Mitxeo doneztebarrak 30-29 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Baztani.

Mitxeo, Sagaseta, Garrido, Baztan eta Iturregi ortziralean Labriten.

Finala martxoaren 31n Labriten

Iruñeko Alde Zaharreko IX. Erremonte txapelketako txapela martxoaren 31n, ortziralean 19:00etan hasiko den jaialdian erabakiko da. Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarra, Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabalaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun