Ttuku Ttuku Ipar Martxa taldeko Ainara Unanua gartzaindarra Nafarroako txapeldun

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 24a, 15:00
Ainara Unanua Nafarroako ipar martxa txapelketan txapeldun, emakumeen senior mailan.

Igandean Lodosan jokatutako Nafarroako ipar martxa txapelketan nagusitu zen senior mailan eta gizonezkoetan, bigarren eta hirugarren izan ziren Ramontxo Arandia eta Jon Medrano

Joan den igandean Lodosan jokatu zen Villa de Lodosa Ebroko laugarren Ipar Martxa proba. 2023ko Nafarroako Ipar Martxa txapelketa ere bertan erabaki zen eta Ttuku Ttuku Ipar Martxa taldeko hiru ordezkari podiumera igo ziren. Ainara Unanua gartzaindarra txapeldun izan zen senior mailako emakumeen artean eta Ramontxo Arandia beratarra eta Jon Medrano elizondoarra bigarren eta hirugarren senior mailako gizonezkoen artean, Marcha Nórdica Azagra taldeko Pedro Romeroren ondotik.

Ainara Unanua eta Pedro Romero Nafarroako txapeldunak, bigarren eta hirugarren izan ziren Ttuku Ttuku taldeko Ramontxo Arandia eta Jon Medranorekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun