Iruñeko alde zaharreko bederatzigarren erremonte txapelketako seigarren jardunaldia, lehen faseko azkena jokatuko dute martxoaren 24an, ortziralean 19:00etatik aitzinera Iruñeko Labrit pilotalekuan. Hirugarren postua bertzerik ez dute jokoan izanen Zeberio II.ak eta Ionek eta Aimar Jabalera eta Barricart-ek, martxoaren 31ko finaleko protagonistak zein izanen diren jakina baita dagoeneko.
Txapelketako partidaren aitzinetik, Erremonte Fundaziotik ateratako profesional berrien arteko partida jokatuko dute: Xuban Iturregi iruritarra eta Baztan, Jon Sagaseta iruritarraren eta Dabid Mitxeo doneztebarraren kontra.
Hamasei urtetik goitikoek 10 euroko sarrera ordaindu beharko dute, ADANO elkartearen alde.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!