Malerrekako eta Bertizaranako gazteen frontenis txapelketa antolatu du Lapaitza Gazte Asanbladak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 22a, 20:00

Lapaitza Malerreka eta Bertizaranako Gazte Asanbladak Malerrekako eta Bertizaranako gazteendako frontenis txapelketa prestatu du. Izena emateko azken eguna apirilaren 9a izanen da.

Bikoteek mistoak edo emakumezkoenak* izan beharko dute eta partidak apirilaren 15etik maiatzaren 7ra bitarteko asteburuetan jokatuko dituzte.

Izena emateko epea dagoeneko zabalik da eta apirilaren 9a izanen da horretarako azken eguna. Bikote bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu eta prekarioek eta ikasleek zortzi euro. Bakarrik apuntatzeko aukera ere izanen da eta interesatuek izen-abizenekin gazte asanbladako edozein kideri jakinarazi beharko diote edo Instagram bidez mezua bidalita. Sariak izanen direla ere aitzindu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun