Hamasei bisita gidatu prestatu ditu aurten Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 22a, 13:00
Bisita gidatu ugari proposatu ditu aurten ere Baztan-Bidasoa Turismoa Elkarteak.

Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteak 2023ko bisita gidatuen esku-orria eta QRa prest ditu, bisitariak eskura izan ditzan eskualdean egin ditzakeen bisiten zerrenda. Edizio berri honetan hamasei esperientzia eskaintzen dituzte guztira, Baztan-Bidasoa zentzumen guztiekin gozatzeko.

Bisita gastronomikoak daude, taloa eta gasna egiteko; bisita kulturalak, herrien historia ezagutzeko bisitak, abenturaz gozatzekoak, scape room, Bide Berdea bizikletaz egiteko aukera, oinezko mendi txangoak egitekoa, Bertizko Natur Parkea ezagutzekoa…

Eskuorrian bisitak egiteko baldintzak zehazten dira: tokia, maiztasuna, ordutegia… Eskuorri hau, eskuragarri dago Baztan-Bidasoa Turismo Elkarteko establezimenduetan, eskualdeko turismo bulegoetan eta web orrian QR bidez deskargatu ahal izateko.

Bisita gidatuen eskuorria, Baztan-Bidasoa Turismoak sustatu eta Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen duen jarduera da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun