Erdizko meategiaren proiektuaz

Erdiz Bizirik plataformak solasaldiak emanen ditu asteburuan Igantzin eta Elgorriagan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 22a, 19:00

Erdizko meategi proiektuaren nondik norakoak azaltzeko, Erdiz Bizirik taldeak hainbat solasaldi antolatu ditu Euskal Herri osoan. Aste honetan Iruñean, Lizarran eta Hernanin ibiliko dira, eta asteburuan eskualdean izanen ditugu. Ortziralean, martxoak 24, Igantzin emanen dute solasaldia 19:00etan. Larunbatean, berriz, Elgorriagan izanen dira, 12:00etan Herriko ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun