Erdizko meategiaren proiektuaz

Erdiz Bizirik plataformak solasaldi informatiboak emanen ditu martxoan eta apirilean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 18a, 12:00

Euskal Herriko hainbat herritan izanen dira, tartean Igantzi, Elgorriaga Goizueta, Elizondo eta Leitza

Erdiz Bizirik plataforma solasaldiak ematen ari da Euskal Herriko hainbat lekutan, Magnaren meategi egitasmoaren nondik norakoak kontatzeko eta izanen lituzkeen ondorioak azaltzeko. Bortz lekutan ibili dira dagoeneko, haien artean Beran, eta 13 solasaldi gehiago adostu dituzte:

  • Martxoaren 21ean Iruñeko Laban
  • Martxoaren 22an Lizarrako La Bota peñan
  • Martxoaren 23an Hernanin
  • Martxoaren 24an Igantzin eta Elgorriagako Herriko ostatuan
  • Martxoaren 28an Algortako Azebarrin
  • Martxoaren 29an Bilbon eta Donostiako Okendo kultur etxean
  • Martxoaren 31n Goizuetako Udaletxeko ganbaran eta Altsasuko Kultur etxean
  • Apirilaren 1ean Elizondoko Gaztetxean
  • Apirilaren 13an Azpeitian
  • Apirilaren 19an Iruñeko Katakraken
  • Apirilaren 20an Leitzako Gaztetxean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun