Honela dio dantza ikuskizunaren nondik norakoak azaltzeko prestatu duten testuak: «Emozioen adierazpenaren kontrola umeak ikasi beharreko lehenengo ikasgaietako bat da. Gizonak negarra erreprimitu behar du, ezin du gehiegizko maitasun adierazpenik egin jendaurrean, menderatzailea izan beharra da eta batzuetan baita mespretxagarria ere.
Laburbilduz, indartsua izan behar du, pertsona hauskor eta ahuletatik urrunduz, maiz iseken jo-puntua direnengandik bereiziz. Begiratzen ez gaituztenean eta behatuak sentitzen ez garenean, eroso sentitzen gara eta gure zaurgarritasuna azaleratzen da, konfiantzazko pertsonen aurrean garen bezalakoak agertzen gara eta gure ahalke afektibo nahiz gorputzezkoetatik askatzen gara».
Sarrerak
Sarrerak leitza.eus atarian eros daitezke. Online erosiz gero zazpi euro ordaindu beharko dira eta leihatilan zortzi euro. Hitzordua apirilaren 10ean 19:00etan izanen da.