Baztan eta Errekaren arteko laxoa eta paxaka desafioa jokatuko dute martxoaren 19an

Ttipi-Ttapa 2023ko martxoaren 15a

Joan den urtean Labaienera bueltatu zen laxoa eta igande honetan Iturengo plazan izanen dute ikusgai.

Igande arratsaldean laxoa motzeko partida Iturenen eta paxaka partida Legasan jokatuko dituzte

Baztan-Erreka desafioa antolatu du Laxoa Elkarteak martxoaren 19an. Igandean, 16:00etan laxoa motzeko partida jokatuko dute Iturengo plazan eta larunbatean 18:00etan, paxaka partida Legasako pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun