Abantaila fiskalak 2023ko abenduaren 31ra arte
Nafarroako Foru Ogasuneko Bikote Egonkorren Erregistro Fiskalean inskribatuta ez zeuden eta Bikote Egonkorren Erregistro Bakarrean (RUPE) inskribatuta ez dauden bikoteek ezin izanen dute zerga bateraturik ordaindu 2022ko ekitaldiko PFEZaren Aitorpenean, ez ondorengoetan. Era berean, ezin izanen dira parekatu ezkontideekin Dohaintza eta Oinordetzen gaineko Zergetan, eta ez dute senidetasunik gabeko arrotz gisa tributatuko, eta biei ez zaie aplikatuko Eskualdaketen gaineko Zergaren tasa murriztua, familia-unitatearen ohiko bizilekua den etxebizitzaren gainekoa denean.
Eskubideen murrizketak
Eremu horiek honako hauek lirateke: bikotea osatzen duten pertsonen arteko harreman pribatuak (familia eta oinordetza eskubideak, etxebizitza, seme-alabak, adopzioak eta abar), lan-eremuan eta funtzionarioen esparruan (elkartzeko nahiz aitatasun eta amatasun baimenak edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoan funtzionarioen eskubideak), alarguntza pentsioak edo bertze esparru batzuk, hala nola bekak, laguntzak, dirulaguntzak, bikotearen osasun estaldura edo heriotzagatiko etxebizitza kontratuaren subrogazioa. Hemen zehazten diren kasu horietan guztietan, bikoteko kideek bertze frogabide batzuetara jo beharko dute lotura horrek dakartzan kalteekin egiaztatzeko.