Mariezkurrenak jakinarazi duenez, aste honetan Gorramendiko bidean hasitako asfaltatze-lanak ortziralera arte luzatuko dituzte, eta beraz errepidea itxita egonen da, bertako bizilagunentzako izan ezik, tartekako pasabidea izanen baitute. Honez gain, NA-4029 errepidean ere asfaltatze-lanak eginen dituzte bihar eta etzi, Lozabiandik Saldiaserainoko tartean, eta itxita egonen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.