Uterga eta Jabalera aurrez aurre izanen dira Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako laugarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 8a, 20:00

Uterga eta Jabalera doneztebarrak aurrez aurre izanen dira Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketako laugarren jardunaldian.

Iruñeko Alde Zaharreko bederatzigarren erremonte txapelketako laugarren jardunaldia martxoaren 9an, ortzegunean 19:00etan hasita jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan. Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabala, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Barricart-en kontra ariko dira.

Jaialdia irekiko duen partidan ere eskualdeko lau erremontista ariko dira, Xuban Iturregi iruritarra eta Markel Leatxe doneztebarra, Jon Sagaseta iruritarraren eta Dabid Mitxeo doneztebarraren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun