Euskal Herriko sokatira txapelketa mistoa irabazi du Lesakako Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 6a, 14:30

Atzo jokatu zuten Ibarran (Gipuzkoa) Euskadiko 8x8ko Sokatira Txapelketako azken jardunaldia. Eskualdetik Lesakako Beti Gazteko eta Amaiurko tiralariak aritu ziren, eta lesakarrak nagusitu ziren. Amaiurtarrek, aldiz, laugarren postua lortu zuten. 

Irudia: Xagu.

Zazpi jardunaldi jokatu dituzte denera, eta horietatik sei jardunalditan nagusitu dira lesakarrak, sei txapela lortuz. Iaz egindako marka berdindu dute horrela. 

Munduko txapelketara

Euskal Herriko txapelketak bukatuta, martxoaren 8tik 11ra jokatuko dute Ipar Irlandako Parkgate herri ttikian Munduko sokatira txapelketa eta bertan ere izanen dira eskualdeko ordezkariak.. Astelehenean hartzekoa dute bertara joateko hegaldia Beti Gazteko tiralariek, baita bertze zenbait taldetan (Antsoain, Berriozar eta Beti Gazten ere) ariko diren amaiurtarrek ere. Asteartean pisaketak izanen dituzte eta asteazken eta ortzegunean klub arteko txapelketa jokatuko dute eta ortzirale eta larunbatean nazioartekoa. Lesakako Beti Gaztek ordezkatuko du Basque Country kategoria gehienetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun