Iruñeko Alde Zaharreko IX. Erremonte txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 2a, 17:00
Lau erremontista hauek, baina bikoteak aldatuta ariko dira ortziralean Labriten.

Labriten 19:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan Zeberio II.a eta Ion, Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira

Iruñeko Alde Zaharreko IX. Erremonte txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute martxoaren 3an, ortziralean 19:00etan Labriten hasiko den jaialdiaren barrenean. Zeberio II.a eta Ion, Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira.

Jaialdia hasteko, lehen partidan, Xuban Iturregi iruritarra eta Baztan, Oses eta Dabid Mitxeo doneztebarraren kontra ariko dira.

Txapelketako jaialdi guztietan bezala, sarrera 10 eurokoa izanen da, ADANO elkartearen alde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun