Joan den igandean jokatu zen Euskal Herriko paxaka txapelketako bigarren mailako finala Urruñako Dongaitz trinketean, eta bertan, Laxoa Elkarteko Juan Mari Maia eta Manu Irigoien aritu ziren. Txapelketa arras indartsua egina zeukan bikoteak, zortzi partidatatik zazpi irabaziz, baina Endaiarrak taldeko Benjamin Peryjean eta Mathias Samorak ere partidu guztiak irabaziak zeuzkaten ordura arte. Finalean, Hendaiako bikotea izan zen garaile (13-5).
Halere, zoriotzekoa da Laxoa Elkarteko bikoteak txapelketa osoan egin duen lana.