Doneztebeko enplegu bulegoan 637 langabetu zeuden otsail hondarrean izena emanak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 2a, 13:00

Urtarrilean baino bi gehiago dira.

Ilbeltzean baino bi langabetu gehiago zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan otsail hondarrean. Zehazki, 637 dira izena emandakoak. Beraz, langabeziko datuak ia bere horretan mantentzen direla erran daiteke. Zerbitzuen arloak segitzen du langabetu gehien izaten eta arlo honetan izan da langabetu kopuruan igoerarik handiena, gainera, ilbeltzean baino 13 gehiago baitira (462). Industria arloan, aldiz, zortzi langabetu guttiago zeuden otsail hondarrean (108). Bertze arloetan ez da gorabehera handirik. Eraikuntza arloan, erraterako, urtarrileko langabetu kopurua mantentzen da (23). Nekazaritza-abeltzaintza arloan bortz langabetu guttiago zeuden (15), eta aitzinetik lanik egin gabekoen artean, aldiz, bi langabetu gehiago daude (29). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun