Nafarroako Preferente mailako futbol derbia jokatuko dute Doneztebek eta Aurrerak

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 3a, 08:00
Doneztebe eta Aurrerako futbol talde nagusiak aurrez aurre izanen dira larunbat arratsaldean Donezteben.

Gazte eta kadete mailetan ere derbiak jokatuko dituzte Baztanek eta Doneztebek

Martxoko lehen asteburuko kirol jardunaldia futbol derbiz emankorra izanen da. Nagusia, Nafarroako Preferente mailan, Doneztebek eta Aurrerak jokatuko dutena. Baina jubenil eta kadete mailan ere, aurrez aurre izanen dira Baztan eta Doneztebeko taldeak. Baztango futbol talde nagusiak lehen faseko azken partida jokatuko du, jautsiera faserako ahalik eta puntu gehien pilatzeko asmoarekin. Eskubaloian, etxean jokatuko dute BKT eta Errekako hiru talde nagusiek eta errugbian, Lekarozen jokatuko du BRT Menditarrak taldeak eta Eibarren Sarako Izarra errugbi taldeko gizonezkoek.

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko maila

  • Eibar B - Beti Gazte, larunbatean 18:00etan Eibarko Unben.

Nafarroako lehen maila autonomikoa

  • CD Murchante - CD Baztan, larunbatean 16:00etan Murchanteko San Roquen.

Nafarroako Preferente maila

  • Doneztebe FT- Aurrera KE derbia, larunbatean 16:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako Erregionaleko lehen maila

  • Baztan B – CD Kirol Sport, igandean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako kopa

  • Gure Txokoa – Atotxa River FC, larunbatean 16:30ean Berako Matzadan.

Gipuzkoako emakumezkoen ohorezko maila

  • Beti Gazte – Lagun Onak, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Jubenilak Euskal Liga

  • Beti Gazte – Leioa B, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako jubenilen gorengoen maila

  • Gure Txokoa – Mariño, igandean 18:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako kopa

  • Euskalduna B - Gure Txokoa B, larunbatean 18:00etan Andoaingo Ubitarte zelaian.

Nafarroako jubenilen lehen mailako jautsiera fasea

  • CD Baztan – CD Zarramonza, igandean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako jubenilen bigarren maila

  • Baztan B – Doneztebe, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin
  • Aurrera KE – CD Amaya B, igandean 16:30ean Leitzako Arkiskileb.

Gipuzkoako kadeteen gorengo maila

  • Touring - Beti Gazte, larunbatean 12:15ean Errenteriako Fanderian.
  • Real Union Club - Gure Txokoa, larunbatean 15:00etan Irungo Gal zelaian.

Nafarroako kadeteen bigarren maila

  • CD Baztan - Doneztebe FT, larunbatean 15:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Aurrera KE – CD Kirol Sport A, larunbatean 11:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako neska kadete-infantilak

  • CD Baztan- CD Gares, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Beti Gazte – Berriozar CF, larunbatean 12:15ean Lesakako Mastegin.
  • Aurrera KE – CD Kirol Sport, igandean 11:30ean Leitzako Arkiskilen.
  • Gure Txokoa – UD Mutilvera B, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopa

  • Santo Tomas Lizeoa B - Gure Txokoa, larunbatean 14:00etan Donostiako Berion.
  • Beti Gazte – Hondarribia B, igandean 11:00etan Lesakako Mastegin.

Nafarroako infantilen lehen maila

  • CD Baztan – CA Osasuna, larunbatean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • CD Ademar - Aurrera KE, apirilaren 16ra atzeratua.
  • Doneztebe FT – CD Asdefor A, larunbatean 12:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako infantilen bigarren maila

  • CD Aoiz - CD Baztan, larunbatean 12:30ean Agoizko San Miguel zelai berrian.
  • Doneztebe FT – JD San Jorge, larunbatean 10:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

FUTBOL-8

Nafarroako neska infantil-alebinak bigarren fasea

  • CD Lourdes C - Gure Txokoa, igandean 12:30ean Tuteran.
  • Baztan A – UCD Burlades A, igandean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Berriozar CF B - Baztan B, igandean 12:00etan Berriozarren.

Alebinak

  • CD Baztan A – CD Lezkairu D, igandean 10:15ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Beti Gazte B – Atarrabia A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.
  • CAD Irabia B - Beti Gazte A, larunbatean 11:00eta Iruñeko Irabia ikastetxean.
  • Gure Txokoa A – CD Kirol Sport B, igandean 11:00etan Berako Matzadan.
  • CD Lezkairu C - Doneztebe A, larunbatean 10:15ean Soto Lezkairun.
  • CD San Ignacio D - Gure Txokoa B, larunbatean 11:15ean Iruñeko Jesuitasen.
  • CDF Itaroa Huarte D - Beti Gazte C, larunbatean 11:00etan Uharteko Aretan.
  • CD Amaya C - Baztan B, igandean 11:00etan Iruñeko Amayan.

Benjaminak

  • Beti Gazte A - Doneztebe A, larunbatean 09:45ean Lesakako Mastegin.
  • Gure Txokoa A - Baztan A, igandean 11:30ean Berako Matzadan.
  • Baztan B - Gure Txokoa B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
  • Beti Gazte B - Doneztebe B, larunbatean 09:45ean Lesakako Mastegin.
  • Gure Txokoa C atsedena.

 

ARETO FUTBOLA

Alebin mistoa, txapeldunen fasea

  • GCH Garbayo Chivite Cintruenigo - Aurrera B, ZIntruenigon larunbatean 11:15ean.

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak ligako lehen faseko azken partida

  • Erreka – Anaitasuna, larunbatean 19:00etan Donezteben.

Emakume seniorrak ligan

  • Baztango BKT – Maristas Ur, larunbatean 16:00etan Elizondoko kiroldegian.
  • Erreka – Transportes Royo Calasancio, larunbatean 17:00etan Donezteben.

Jubenil neskak ligan, bigarren fasea

  • Baztango BKT – Uharte, larunbatean 18:30ean Elizondoko kiroldegian.

Kadete mutilak ligan

  • Lagunak – Erreka, larunbatean 11:30ean Barañainen.

Kadete neskak ligan, bigarren fasea

  • BM Lizarreria A - Baztango BKT A, larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.
  • Erreka – Anaitasuna C, larunbatean 10:00etan Donezteben.

Infantil mutilak ligan, bigarren fasea

  • Erreka – Txantrea, larunbatean 12:00etan Donezteben.

Infantil neskak ligan, bigarren fasea

  • Baztango BKT A – CDB Atalaya, larunbatean 11:00etan Errotxapean.
  • Beti Onak B – Erreka, larunbatean 11:45ean Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Alebin mistoa

  • Txantrea – Erreka, larunbatean 10:00etan Iruñeko Virgen del Camino kiroldegian.
  • Baztango BKT B – BM Loyola B, larunbatean 11:30ean Elizondon.
  • BM Lizarreria A - Baztango BKT A, larunbatean 10:30ean Lizarrako Oncineda karpan.

ERRUGBIA

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen mailako txapeldunen fasean

  • Eibar RT - Sarako Izarra RT, larunbatean 15:15ean Eibarko Unben.

Euskal liga, gizonezkoak senior lehen mailako jautsiera fasea

  • BRT Menditarrak – Universitario Bilbao Rugby, larunbatean 16:00etan Lekarozen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun