Iruñeko Alde Zaharreko IX. Erremonte txapelketako bigarren jardunaldian erraz nagusitu dira Matxin III.a eta Saldias

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 27a, 18:00

Barrixart, Jabalera, Saldias eta Matxin III.a, Garrido epailearekin, ortziraleko partida hasi baino lehen.

35-21 irabazi zieten Jabalera eta Barricart-i eta sailkapen buruan paratu dira

Iruñeko Alde Zaharreko IX. Erremonte txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten ortzirale arratsean Labriten. Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarrak garaipen garbia lortu zuten, Aimar Jabalera doneztebarrari eta Barricart-i 35-21 irabaziz. Sailkapen buruan paratu dira irabazleak.

Jaialdia hasteko, lehen partidan, Jon Sagaseta iruritarrak eta profesionaletan debuta egin zuen David Mitxeo doneztebarrak 30-17 irabazi zieten Oses eta Markel Leatxe doneztebarrari.

Mitxeo, Sagaseta, Leatxe eta Oses, Garrido epailearekin, lehen partida hasi baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun