Zergatik kasu egin haurren obesitateari?
Osasun Komunitarioko Behatokiaren arabera, Malerrekako eta Bertizaranako haurren obesitate eta gehiegizko pisuaren tasa Nafarroako handienetakoa da. 2019-2021 urteetan egindako neurketan, 0 eta 5 urte arteko haurrek Nafarroako tasarik altuena dute, arazo handienak 0-5 eta 6-9 urte tarteetan izanik.
Obesitateak eragin aunitz izan ditzake eta osasun arazoak sortu: diabetesa, arteria-hipertentsioa, arnaseko, muskuloetako eta hezurretako arazoak, norberaren estimua baxua… «Pentsatu ohi dugu haurren gehiegizko pisua nerabezaroan desagertuko dela, baina hau, ohiturak aldatu gabe, ez da egia. Aldiz, adinarekin arazoak larritu daitezke».
Hau ekiditeko, «haurrak osasuntsu hazi eta ongizate fisiko, psikiko eta soziala sustatu behar dugu, ohitura osasungarriak bultzatuz: mugitu, denetarik jan (fruta eta barazki ugari ), gantz gutxiago hartuz, azukrea murriztu…».
Proiektuan hainba erakundek parte har dezaketela adierazi dute: «Osasun Etxeak, Gizarte Zerbitzuek, eskolak, institutuak, udalak, kirol eta gurasoen elkarteak… guztion artean haurtzaroa zain dezakegu».