Ados pilota elkartearen eskuz binakako txapelketako finalerdietarako pilotak aukeratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 23a, 18:00
Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan larunbat arratsaldean jokatuko diren bi partidetako protagonista guztiak.

Larunbat arratsaldean Azpeitian Goiuri Zabaleta eta Agirre, Ruiz de Infante eta Orbegozoren kontra ariko dira eta igande goizean Labriten, Barrocal eta Ruiz de Larramendi, Etxekolonea eta Mujikaren kontra

Ados pilota elkartearen eskuz binakako pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta asteburuan jokatuko dituzten finalerdietarako pilota aukeraketak egin dituzte dagoeneko Azpeitiko Izarraitz eta Iruñeko Labrit pilotalekuetan.

Larunbatean,18:00etan  Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan hasiko den jaialdian, promozio mailan, Galeano eta Arrastia, Ibarrolaren ordez ariko den Aranburu eta Insaustiren kontra ariko dira eta lehen mailako lehen finalerdian, Goiuri Zabaleta leitzarra eta Agirre, Ruiz de Infante eta Orbegozoren kontra ariko dira.

Azpeitiko finalerdian jokatuko duten Goiuri Zabaleta leitzarra, Agirre, Ruiz de Infante eta Orbegozo.

Igandean 11:30ean Iruñeko Labriten hasiko den jaialdiko lehen partidan, txapelketaz kanpo, Iturriaga eta Galeano, Aldaregia eta Mendibururen kontra ariko dira eta lehen mailako bigarren finalerdian, Barrocal eta Ruiz de Larramendi, Etxekolonea zubietarraren eta Mujikaren kontra.

Mujika, Etxekolonea eta Barrocal Labriteko pilota aukeraketan. Ruiz de Larramendik ez zuen agertzerik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun