Ttipi-Ttapa aldizkariko ‘Plazan Bazan’ atala egiteak saria izanen du

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 22a, 18:00

Aste honetan banatzen ari den Ttipi-Ttapa aldizkariaren 824. zenbakia berrikuntzekin dator, Plazan Bazan atalari dagokionean bederen. Izan ere, atal horretako ariketak egiteak saria izanen du hemendik aitzinera.

Horretarako, denbora-pasak egin ondotik, argazkia atera behar zaio orrialde horiei eta whatsapp bidez Ttipi-Ttapara bidali: (0034) 744 48 43 61 zenbakira, izen-abizenak jarrita. Parte hartzen dutenen artean, aldi honetan, Ibaizabal argitaletxearen liburu-sorta zozketatuko dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun